2. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATAKO ETA ATARRABIAKO HILARIÓN ESLAVA MUSIKA ESKOLAREN PARTZUERGOA

Aldaketa, 2022ko plantilla organikoan. Behin betiko onespena

Burlatako eta Atarrabiako Hilarión Eslava Musika Eskolaren Partzuergoak, 2022ko azaroaren 4ko bileran, hasiera batez onetsi zuen aldatzea 2022ko plantilla organikoa (2022ko 230. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, azaroaren 21ekoa).

Jendaurreko epea iragan denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onesten da 2022ko plantilla organikoaren aldaketa.

Aldaketa:

1.–Euskaraz jakiteagatik, 10 puntu gehienez, euskarako ildoa ezarri zenetik (1999) aplikatu den bezala, musika-tresnen irakasleen honako lanpostu hauetan:

1.1, 1.2, 1.3, 1.4, 1.6, 1.7, 1.8, 1.9, 1.12, 1.13, 1.14, 1.15, 1.16, 1.17, 1.18, 1.19, 1.20, 1.21, 1.22.

2.–1.5 lanpostua (Akordeoi eta Biolin irakaslea) aldatzea: sartzen da euskaraz nahitaez jakin beharra, euskarako ildoa ezarri zenetik (1999) aplikatu den bezala.

3.–Beharkizun bat sartzea 2.2 lanpostuan (atezaina): B motako gidabaimena, beharrezkoa dena lanpostuak berezkoak dituen eginkizunak betetzeko.

Burlatan, 2022ko abenduaren 15ean.–Partzuergoko burua, Ana Góngora Urzaiz.

Iragarkiaren kodea: L2217044