2. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ATARRABIA

Laburpena, bizilagunen bizi-kalitatea hobetzea eta energia-pobreziako kasuak gutxitzea helburu duten hiri-berroneratzeko jarduketak bultzatzeko dirulaguntzen deialdiarena

DDBN (Identifikazioa): 665837.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, jarraikiz azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluei (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/665837).

Helburu hau duten laguntzen deialdia onetsi da: bizilagunen bizi-kalitatea hobetzea eta energia-pobreziako kasuak gutxitzea helburu duten hiri-berroneratzeko jarduketak bultzatzea, bero-sarearen obrak direla-eta (46. poligonoko berokuntza).

Deialdi honetan jasotzen ez den orotan, Hiri-berroneratzeko ordenantzan xedatutakoa aplikatu da. Ordenantza 2021eko urtarrilaren 26ko osoko bilkuran onetsi, eta 2022ko 104. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 6an.

Atarrabian, 2022ko abenduaren 19an.–Alkate udalburua, Mikel Oteiza Iza.

Iragarkiaren kodea: L2217540