2. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VILLAMAYOR DE MONJARDÍN

2/2022 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Villamayor de Monjardingo Udalak, 2022ko abenduaren 15ean egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2022ko aurrekontu orokor eta bakarreko 2. aldaketa.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1. artikuluan, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, xedatutakoarekin.

Erreklamaziorik ez bada, aurrekontuko aldaketa horiek behin betiko onetsitzat joko dira, aipatutako jendaurreko epea amaitutakoan.

Villamayor de Monjardinen, 2022ko abenduaren 19an.–Alkatea, Eugenio F. Barbarin Luquin.

Iragarkiaren kodea: L2217263