2. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UTERGA

2023rako zerga-tasak

Utergako Udalak, 2022ko abenduaren 13an egin bilkuran, onetsi zuen honako zerga-tasa, tasa eta prezio publikoak ezartzea 2023ko ekitaldirako:

–2023ko zerga-tasak:

1. Lurraren kontribuzioa: %0,29ko tasa bakarra.

2. Ekonomia-jardueren gaineko zerga: 1 koefizientea.

3. Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %4,5eko tasa.

4. Lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga:

a) Zerga-oinarria ezartzeko koefizienteak:

  • Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan ezarritakoak.

b) Kuota likidatzeko zerga-tasa:

  • Balio-gehikuntza sortzen den aldi guztietan karga-tasa bakarra ezartzea: %13.

5. Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga: tarifa ofiziala.

–2023ko tasak eta prezio publikoak:

Ordenantza fiskaletan ezarritako tasei eutsiko zaie.

Erabaki honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenduko zaiona Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Utergan, 2022ko abenduaren 15ean.–Udalburua, Pablo Lizarrondo Beriain.

Iragarkiaren kodea: L2217106