2. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UNTZUE

2023rako zerga-tasak

Untzueko Udalak, 2022ko abenduaren 15ean egin ohiko osoko bilkuran, honako hau erabaki zuen:

"Lehenbizikoa.–Onestea 2023rako zerga-tasak. Hona hemen zehatz-mehatz:

–Lur-ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,40.

–Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga (zirkulazioaren gaineko zerga). Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Legea.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: %1,4.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %5.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga (gainbalioa):

  • Zerga-oinarria ezartzeko koefizienteak Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedaturikoak izanen dira.
  • Kuota likidatzeko zerga-tasari dagokionez, %8ko karga-tasa bakarra ezartzen da gehikuntzaren sortzealdi guztietarako.

Erabaki honetan ezarri gabeko karga-tasa, tasa, prezio publiko eta kanonetarako, horiek arautzen dituzten ordenantzei eta erabakiei jarraituko zaie.

Bigarrena.–Osoko Bilkuraren erabaki hau argitara dadila agintzea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Udalaren iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan (https://unzue.sedelectronica.es/info.0), herritar orok jakin dezan.

Hirugarrena.–Alkatetzari ahalmena ematea, erabaki hau aplikatu eta gauzatzeko behar diren agiri guztiak sina ditzan".

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Untzuen, 2022ko abenduaren 15ean.–Alkatea, Juan María de la Fuente Olcoz.

Iragarkiaren kodea: L2217165