2. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Jarduera-lizentzia ematea. Kafetegi eremu bat egokitzea elikagaien txikizkako merkataritza establezimendu batean, harategiarekin

Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legean eta martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren bidez hura garatzeko onetsitako Erregelamenduan xedatua bete dadin, aditzera ematen da honako ezaugarri hauek dituen jarduera sailkaturako lizentzia eman dela:

Espediente zenbakia: 35/2022/AACC.

Sustatzailea: Importadora y Comercializadora Productos Latinos Guanabana SL.

Jarduera mota: aldaketa bat egitea jardueran, kafetegi eremu bat egokitzeko elikagaien txikizkako merkataritza establezimendu batean, harategiarekin (elikagairik ez da prestatutako, baina labea izanen du).

Kokalekua: Cuesta de la Estación kalea 8, behea eta sotoa. Beste sarrera bat du Andrés de Sola kaletik, eta "La Guanabana" merkataritzako izena (2. poligonoa, 259. lurzatia, 1. azpieremua; 95., 114. eta 116. unitateak).

Lizentzia eman zen eguna: 2022ko abenduaren 16a.

Tuteran, 2022ko abenduaren 16an.–Hiri Garapen Jasangarriko Arloko zinegotzi ordezkaria, Zeus Pérez Pérez.

Iragarkiaren kodea: L2217191