2. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Aldaketak, tokiko barrutiko ehiza-aprobetxamendua arautzen duen ordenantzan. Behin betiko onespena

Tuterako Udalak, 2022ko urriaren 10ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketak egitea Tuterako tokiko barrutiko ehiza-aprobetxamendua arautzen duen ordenantzan, indarrean jar daitezen 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera.

Jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluko aginduei (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea), erabaki hori argitaratu zen 2022ko 211. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 25ean, bai eta Udalaren iragarki-taulan ere, eta espedientea 30 egunez egon da jendaurrean.

Jendaurrean egoteko legezko aldia iraganik inork aurkeztu gabe inolako alegazio, kexa edo oharrik, eta bete beharrez aipatutako foru legearen 325.1.c) artikuluko aginduak, ondotik argitaratzen dira behin betiko onetsitako aldaketak.

Tuteran, 2022ko abenduaren 15ean.–Ogasuneko zinegotzi ordezkaria, Irene Royo Ortín.

TUTERAKO TOKIKO EHIZA BARRUTIKO EHIZA APROBETXAMENDUA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZA

9. artikuluaren (Baimentzeko moduak) 7. apartatua aldatzen da, "Baimen bereziak, untxi eta basurdeek eragindako kalteak kontrolatzeko" deritzona, eta 7.1 eta 7.2 azpiapartatuak gehitzen dira. Hona hemen haren idazketa:

7.–Baimen bereziak, untxi eta basurdeek eragindako kalteak kontrolatzeko.

Tuterako Udalak espezie horiek kontrolatzeko neurri bereziak hartuko ditu; betiere, Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuarekin adostuta, eta ehiza espezieen kudeaketa egokia eginez eta espezieen biodibertsitatea nahiz horien arteko oreka egokia zainduz.

7.1. Untxia zelatan ehizatzeko urteko txartela.

Tokiko Gobernu Batzarrak untxia ehizatzeko urteko txartelen kopuru bat ezarriko du –40 txartel, gehienez ere–, Zaintzaren zenbaketek erregistratutako untxiaren IKAren bilakaeraren arabera eta bat etorriz Kalteen prebentziorako planak eta Ehiza antolatzeko planak (EAP) ezarritakoarekin, ehiztari bazkideen eskuragarritasunarekin eta kalteengatiko baimen bereziekin.

Urteko txartelak aukera emanen du untxia zelatan ehizatzeko, urtean bost egun gutxienez. Irteerak ehizazainak koordinatu eta baimenduko ditu beti, eta, datuen eta beharren arabera, zehaztuko du zehazki nork, zer tokitan eta zer alditan zelatan ehizatu ahalko dituen untxiak.

Urteko txartela duenak untxiak zelatan ehizatu ahalko ditu bakarrik. Gainerako ehiza-modalitateetan aritu ahal izateko, beste txartelak eduki beharko ditu.

7.2. Basurdea zelatan ehizatzeko urteko txartela.

Tokiko Gobernu Batzarrak basurdea zelatan ehizatzeko urteko txartelen kopuru bat ezarriko du –30 txartel, gehienez ere–, bat etorriz EAPekin, ehiztari bazkideen eskuragarritasunarekin eta baimen bereziekin, bai eta ehizazainak aurkitutako kalteekin ere.

Urteko txartelak aukera emanen du basurdea zelatan ehizatzeko, urtean 5 aste gutxienez ere, eta ehizazainak koordinatu eta baimenduko ditu beti, eta, datuen eta beharren arabera, zehaztuko du zehazki nork, zer tokitan eta zer alditan ehizatzen ahalko dituen zelatan basurdeak. Laboreen egoerari erreparatuko zaio (batez ere, artoa ereitean eta esnean), beharrei erantzuteko. Oro har, ehiza-denboralditik kanpo izanen dira, ahal den guztietan, barrutiko kideen ehiza lehenetsiko baita.

Urteko txartela duenak basurdea zelatan ehizatzeko modalitatea egiten ahalko du bakarrik. Gainerako ehiza-modalitateetan aritzeko, beste txartelak eduki beharko ditu.

I. eranskina aldatzen da: Kanona, untxi-ehizako urteko txartelak eta basurde-ehizarako urteko txartelak barnean hartzeko, salbuespenezko baimenen barnean daudenak, eta honako txartel hauen kanona murrizten da: 1.–Ehiza larrirako denboraldiko txartela; 2. – Ehiza xeherako urteko txartela: udako ehiza, denboraldia eta salbuespenezko baimenak; eta 3.– Ehiza larrirako eta ehiza xeherako denboraldiko txartela. Honela idatzita geratuko da:

I. ERANSKINA

Kanona*

Debekualdiei buruzko foru-aginduaren arabera (219/2015 FA eta hurrengoak):

1.–Ehiza larrirako denboraldiko txartela.

Tuterako bizilagunendako txartela

125,00 euro

Kanpotarrendako txartela

300,00 euro

2.–Ehiza xeherako urteko txartela: udako ehizaldia, denboraldia eta baimen bereziak.

Tuterako bizilagunendako txartela:

175,00 euro

Kanpotarrendako txartela

400,00 euro

3.–Ehiza larrirako eta xeherako denboraldiko txartela.

Tuterako bizilagunendako txartela:

200,00 euro

Kanpotarrendako txartela

550,00 euro

4.–Untxia ehizatzeko eguneko txartela (denboraldia eta txartel bereziak):

Tuterako bizilagunendako txartela:

10,00 euro

Kanpotarrendako txartela

20,00 euro

5.–Basurdea zelatan ehizatzeko txartela (astebete).

Tuterako bizilagunendako txartela:

40,00 euro

Kanpotarrendako txartela

80,00 euro

6.–Orkatza bakar-ehizan harrapatzea (hiru irtenaldi, gehienez ere, eta zauritzeko baino ez).

Tuterako bizilagunendako txartela:

300,00 euro

Kanpotarrendako txartela

600,00 euro

7.–Ehiza denboraldian basurdea zelatan ehizatzeko txartela (ostegun, larunbat, igande eta jaiegunak):

Tuterako bizilagunendako txartela:

25,00 euro

Kanpotarrendako txartela

50,00 euro

7.1. Untxia zelatan ehizatzeko urteko txartela.

Tuterako bizilagunendako txartela:

50,00 euro

Kanpotarrendako txartela

100,00 euro

7.2. Basurdea zelatan ehizatzeko urteko txartela.

Tuterako bizilagunendako txartela:

100,00 euro

Kanpotarrendako txartela

200,00 euro

** Ezarritako epea igaro ondoren ehiztariak zigilua itzultzen badu, hargatik ordaindutako tarifaren %50 bueltan jasotzeko eskubidea izanen du.

* 65 urtetik gorakoek eta gazteek %25eko deskontua/hobaria izanen dute oinarrizko kanonean.

Iragarkiaren kodea: L2217085