2. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Aldaketak, Laborantzarako herri-lurren aprobetxamendua arautzen duen ordenantzan. Behin betiko onespena

Tuterako Udalak, 2022ko urriaren 10ean egindako bileran, hasiera batez onetsi zuen aldaketak egitea aipatutako ordenantzan, indarra har dezaten 2023ko urtarrilaren 1ean.

Jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluko aginduei (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea), erabaki hori argitaratu zen 2022ko 211. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 25ean, bai eta Udalaren iragarki-taulan ere, eta espedientea 30 egunez egon da jendaurrean.

Jendaurrean egoteko legezko aldia iraganik inork aurkeztu gabe inolako alegazio, kexa edo oharrik, eta bete beharrez aipatutako foru legearen 325.1.c) artikuluko aginduak, ondotik argitaratzen da behin betiko onetsitako ordenantzaren testua.

Tuteran, 2022ko abenduaren 13an.–Ogasuneko zinegotzi ordezkaria, Irene Royo Ortín.

TARIFAK

1. Herritarrendako lehentasunezko aprobetxamenduak:

a) Lehorreko lurrak:

1. mailakoak: 1,89 euro erreguko.

2. mailakoak: 1,42 euro erreguko.

3. mailakoak: 0,68 euro erreguko.

b) Ureztalurrak:

1. mailakoak: 32,28 euro erreguko.

2. mailakoak: 29,64 euro erreguko.

3. mailakoak: 18,57 euro erreguko.

2. Herritarrendako zuzeneko aprobetxamenduak:

Aurreko tarifak, %50 handituta.

3. Montes de Cierzo I eta Valdetellasko ureztalur berriak: 32,28 euro erreguko.

4. Montes de Cierzo II-ko ureztalur berriak: 39,55 euro/erregu".

Iragarkiaren kodea: L2217012