2. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OROKIETA-ERBITIKO KONTZEJUA

Baso-aprobetxamenduaren enkante publikoa

Orokieta-Erbitiko Kontzejuak, Nafarroako Gobernuak behar bezala baimendurik, gutun-azal itxien bidezko enkante publikoa eginen du, ondoko baso-aprobetxamendua saltzeko, 416. herri-basoan ("Zugatzmendi"), 417. herri-basoan ("Ariztia") eta 418. herri-basoan ("Aitzarbil eta Zaldarregi"):

1. lotea.–"Txuritxuandi", "Loiaundi" eta "Kiskillu" parajeetan; 2.934 pago dira, 565,20 m³ zur eta 2.489,20 m³ egur egiten dutenak. Balorazioa: 70.238,25 euro.

Eskaintzak Kontzejuaren Alkatetzan aurkeztu beharko dira 2023ko otsailaren 1eko 13:00ak baino lehen, eta horiekin batera, enpresaren sailkapen agiria eta Kontzejuaren Diruzaintzan 1.404,77 euro sartu izanaren gordekina.

Eskaintzak Kontzejuaren Etxean irekiko dira, 2023ko otsailaren 2ko 20:00etan.

Baldintza tekniko partikularrak, krokisa eta balorazioak Kontzejuko Alkatetzan daude ikusgai, bai eta Nafarroako Kontratazioaren Atarian ere.

Baldintza ekonomikoak: adjudikazio prezioa honela ordainduko da: erdia, aprobetxamendua hasi aurretik, eta beste erdia, aprobetxamenduaren %50 ustiatu aurretik. Bigarren ordainketa honen berme gisa abala aurkeztuko da, eta hori ezin izanen da deuseztatu Kontzejuak baimendu arte.

Orokieta-Erbitin, 2022ko abenduaren 14an.–Kontzejuko burua, Iñaki Balda Alsúa.

Iragarkiaren kodea: L2216975