2. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OKO

2023rako zerga-tasak

Okoko Udalak, 2022ko abenduaren 16an egin osoko bilkuran, kontribuzio eta zergei dagozkien karga-tasa, indize eta ehuneko hauek onetsi zituen 2023ko ekitaldi ekonomikorako. Hona hemen:

–Hiri-lurreko eta landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,140ko tasa.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %2,5.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: 1 indizea.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: batez besteko tasa, jarraikiz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 176. artikuluari.

Karga-tasa hauek 2023ko urtarrilaren 1ean jarriko dira indarrean.

Onespen erabakiaren aurka, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik.

c) Administrazioarekiko auzi errekurtsoa, gaia dela-eta eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Okon, 2022ko abenduaren 16an.–Alkate udalburua, Roberto Arbizu Andueza.

Iragarkiaren kodea: L2217183