2. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTSAGABIA

1/2022 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Otsagabiko Udalak, 2022ko abenduaren 14an egindako bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 1/2022 espedientea, 2022ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra aldatzeko.

Espedientea jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek eta interesdunek aukera izan dezaten erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkezteko; hori guztia, jarraikiz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluari (foru dekretu horren bidez garatu zen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Aurrekontu-aldaketa behin betikoa bilakatuko da baldin eta inork erreklamaziorik aurkezten ez badu.

Horrenbestez, argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Otsagabian, 2022ko abenduaren 15ean.–Alkate udalburua, Mikel Aoiz Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L2217050