2. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Aldaketa 5., 7., 8. eta 19. ordenantza fiskaletan, eta zenbatekoak KPIaren arabera berrikusteari buruzko artikuluak etetea, hala jasotzen duten ordenantzetan (4289/2020 esped.). Hasierako onespena

Noain Elortzibarko Udalak, 2022ko abenduaren 20an egindako osoko bilkuran, aho batez erabaki zuen hasiera batez onestea honako espediente hau: Noain Elortzibarko Udalaren 5., 7., 8. eta 19. ordenantza fiskalak aldatzea, eta zenbatekoak KPIaren arabera berrikusteari buruzko artikuluak etetea, hala jasotzen duten ordenantzetan. (4289/2020 esped.).

Espedientea udal bulegoetan egonen da jendaurrean 30 egunean, aurkez daitezen haren aurkako erreklamazioak eta/edo alegazioak.

Hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko da, baldin eta erreklamaziorik eta/edo alegaziorik aurkezten ez bada.

Noain Elortzibarren, 2022ko abenduaren 21ean.–Alkatea, Sebastián Marco Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: L2217401