2. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Ordenantza, espaloietan barna sartzeko eta ateratzeko eta kaleak aparkaleku esklusiborako, nahiz edozein motatako salgaien zamalanetarako erreserbatzeko tasak arautzen dituena (15. ordenantza). Behin betiko onespena

Noain Elortzibarko Udalak, 2022ko urriaren 11ko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 15. udal ordenantzaren 10. artikuluaren aldaketa. Ordenantza horrek Noain Elortzibarko Udalaren tasak arautzen ditu, espaloietan barna sartzeko eta ateratzeko eta kaleak aparkaleku esklusiborako, nahiz edozein motatako salgaien zamalanetarako erreserbatzeko. Aldaketaren bidez, artikulu hori kendu eginen da ordenantzatik.

Hasierako onespenaren erabakia 2022ko 211. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 25ean, bai eta Udalaren iragarki-taulan ere. Jendaurrean egoteko epea amaituta, eta inork alegazio, kexa edo oharrik aurkeztu ez duenez, hasierako onespena behin betikoa izatera igaro da, eta indarrean jarriko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzearekin batera; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoarekin.

Noain Elortzibarren, 2022ko abenduaren 15ean.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: L2217209