2. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MONTEAGUDO

Ordenantza, arautzen dituena Enmedio kaleko 4an dagoen higiezina aldi baterako babesa behar duten pertsonei laguntzeko etxebizitza moduan adjudikatzeko irizpideak eta haren funtzionamendu eta erabilera arauak. Hasierako onespena

Monteagudoko Udalak, 2022ko abenduaren 16ko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen ordenantza bat, arautzen dituena Enmedio kaleko 4an dagoen higiezina aldi baterako babesa behar duten pertsonei laguntzeko etxebizitza moduan adjudikatzeko irizpideak eta haren funtzionamendu eta erabilera arauak.

Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek hura azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko aldia iragaten bada inork alegaziorik aurkeztu gabe, automatikoki onetsiko da behin betiko ordenantza hori, zeinak arautzen baititu Enmedio kaleko 4an dagoen higiezina aldi baterako babesa behar duten pertsonei laguntzeko etxebizitza moduan adjudikatzeko irizpideak eta haren funtzionamendu eta erabilera arauak, eta jarraian argitaratu beharko da haren testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Monteagudon, 2022ko abenduaren 19an.–Alkatea, Mariano Herrero Ibáñez.

Iragarkiaren kodea: L2217233