2. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MÉLIDA

1/2022 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Melidako Udalak, 2022ko abenduaren 15ean egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 1/2022 aurrekontu-aldaketa.

Espedientea jendaurrean egonen da Idazkaritzan hamabost egun baliodunean, iragarki hau argitaratu ondotik. Epe horretan, interesdunek hura azter dezakete, eta alegazioak aurkeztu.

Espedientea behin betiko onetsitzat joko da epe horretan erreklamaziorik aurkezten ez bada; bestela, osoko bilkurak berariazko erabakia hartuko du erreklamazioen ebazpenari eta behin betiko onespenari buruz.

Aplikatu beharreko araudia: irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikulua (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Melidan, 2022ko abenduaren 19an.–Alkatea, María del Valle Coca Pueyo.

Iragarkiaren kodea: L2217266