2. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MÉLIDA

Ordenantza, autokontsumorako instalazioak eta ibilgailu elektrikoak kargatzeko puntuak arautzen dituena, eta aldaketa autokontsumorako instalazioei lur-ondasunen gaineko kontribuzioaren zergan eta instalazio edo obren gaineko zergan hobariak egitea arautzen duen ordenantza fiskalean. Hasierako onespena

2022ko abenduaren 15eko osoko bilkuran, erabaki zen hasiera batez onestea Autokontsumorako instalazioak eta ibilgailu elektrikoak kargatzeko puntuak arautzen dituen ordenantza, autokontsumorako instalazioei lur-ondasunen gaineko kontribuzioaren zergan eta instalazio edo obren gaineko zergan hobariak egitea arautzen duen aldaketa fiskala. Hartara, jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, azter dadin eta egoki iritzitako erreklamazioak aurkez daitezen. Hori guztia, bat etorriz Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 49. eta 70.2 artikuluetan eta Toki Araubidearen testu bateginaren 56. artikuluan ezarritakoarekin.

Epe horretan interesa duen orok aztertzen ahalko du Udalaren bulegoetan, eta egoki jotzen diren alegazioak aurkezten ahalko dira. Halaber, interesdunen eskura egonen da Udal honen egoitza elektronikoan.

http://melida.sedelectronica.es. Araudia - Ordenantzak eta erregelamenduak - Ordenantza fiskalak

Aipatutako epean ez bada erreklamaziorik aurkezten, behin betiko onetsitzat joko da, osoko bilkuran behin betiko onestea berariaz erabakitzeko beharrik gabe.

Melidan, 2022ko abenduaren 19an.–Alkatea, María del Valle Coca Pueyo.

Iragarkiaren kodea: L2217222