2. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LUKIN

1/2022 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Lukingo Udalak, 2022ko abenduaren 13an egindako bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2022ko aurrekontu orokor eta bakarreko 1. aldaketa.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek azter dezaten, eta aurkez ditzaten egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak; hori dena, jarraikiz xedatua dagoenari martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1. artikuluan, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

Erreklamaziorik ez bada, aurrekontuko aldaketa horiek behin betiko onetsitzat joko dira, aipatutako jendaurreko epea amaitutakoan.

Lukinen, 2022ko abenduaren 20an.–Alkatea, Aurelio R. Pardo Gil.

Iragarkiaren kodea: L2217295