2. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LUKIN

2023ko karga-tasak. Hasierako onespena

Lukingo Udalak, 2022ko abenduaren 13an egindako osoko bilkuran, onetsi zituen 2023tik aurrera indarrean izanen diren karga-tasak eta zerga-tasak.

Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta iragarki-taulan ere paratuko da, interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak edo oharrak, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurrean egoteko epea iraganik inork ez badu aurkeztu erreklamaziorik, kexarik nahiz oharrik, hasiera batez onesteko erabakia behin betikoa bilakatuko da, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da behin betiko testua.

Lukinen, 2022ko abenduaren 20an.–Alkatea, Aurelio R. Pardo Gil.

Iragarkiaren kodea: L2217294