2. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAUN

Boulderra kudeatzeko arauak eta hura erabiltzeko prezio publikoa. Hasierako onespena

Larraungo Udalak, 2022ko apirilaren 26an egindako bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zituen boulderra kudeatzeko arauak eta hura erabiltzeko prezio publikoa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325 artikuluan xedatuari jarraikiz, ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragaten bada, ordenantza hori behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Larraunen, 2022ko abenduaren 21ean.–Alkatea, Mikel Huarte Martija.

Iragarkiaren kodea: L2217431