2. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TXULAPAIN

2023rako zerga-tasak

Txulapaingo Udalak, 2022ko abenduaren 16an egin bilkuran, 2023rako zerga-tasak onestea erabaki zuen. Hauek dira:

1.–Landa-lurraren eta hiri-lurraren gaineko kontribuzioa: %0,14.

2.–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %3,5.

3.–Ekonomia-jardueren gaineko zergan indize hau aplikatuko da: 1,1.

4.–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga.

KOEFIZIENTEA

SORTZEALDIA

0,55

20 urte edo hortik gora

0,20

19 urte

0,20

18 urte

0,06

17 urte

0,06

16 urte

0,06

15 urte

0,06

14 urte

0,06

13 urte

0,06

12 urte

0,06

11 urte

0,06

10 urte

0,12

9 urte

0,19

8 urte

0,35

7 urte

0,41

6 urte

0,33

5 urte

0,26

4 urte

0,18

3 urte

0,11

2 urte

0,13

1 urte

0,06

Urtebetetik behera

Zerga-tasa: %12.

5.–Tasa hauek ere onestea:

Usiko herriko ur zerbitzua: kontagailu bakoitzeko hileko gutxieneko kuota: 1,80 euro (ekaina, uztaila, abuztua eta iraila).

0-10 m³: 0,50 euro.

10-20 m3: 0,75 euro.

20-30 m3: 1 euro.

30-50 m3:1,5 euro.

50 m³ baino gehiago: 2 euro.

Gainerako hilabeteetan, 0,50 euro metro kubikoa.

LEHEN ERABILERAKO LIZENTZIA EMATEKO TARIFAK

Oin berriko eraikinak: 120,20 euro/etxebizitza.

Zaharberritzeak, handitzeak, egiturak berritzea: 90,15 euro etxebizitza bakoitzeko.

Erabilera aldatzea; etxebizitzak eraikitzea: 90,15 euro etxebizitza bakoitzeko.

AGIRIAK EGIN ETA TRAMITATZEKO TASAK

1.–Agiriak:

a) Edozein udal agiriren kopiak, fotokopiak eta eskanerrak:

–DINA A-4 tamainako folio bakoitzeko: 0,20 euro.

–DINA A-4 tamainako kopia bi aldeetatik: 0,40 euro.

–Artxiboko agirien fotokopiak: 1,00 euro.

b) Agiriak konpultsatzea:

–Konpultsatu beharreko agirien lehenbiziko orria: 2,00 euro.

–Bigarren orria eta hurrengoak: 0,50 euro.

c) Lurzatien gaineko zedulak.

–Ale bakoitzeko: 1,00 euro.

d) Katastroko orriak.

–Ale bakoitzeko: 1,00 euro.

2.–Ziurtagiriak:

–Udalaren datu-base informatikoetan bildutako datuen ziurtagiria: 1,00 euro.

–Finken hirigintza-egoera frogatzen duen ziurtagiria: zerbitzuaren kostuaren %100.

–Espediente administratiboetan eta artxiboan jasotako erabaki edo agirien ziurtagiria: 4,00 euro.

–Aldez aurretik txostena behar duen ziurtagiria: 20,00 euro.

–Gainerako ziurtagiriak: 2,00 euro ziurtagiri bakoitzeko.

Herritarra salbuetsirik egonen da ziurtagiriak emateko tasak ordaintzetik, baldin ziurtagiri hori Udalak berak eskatu badio.

3.–Arma txartelen tramitazioa:

–Txartel bakoitza: 10,00 euro.

4.–Ahalmenak askiestea:

–Askiespen bakoitza: 2 euro.

5.–Aurrekontuak eta ordenantza fiskalak:

–Ordenantzak, ale bakoitza: 2,00 euro.

–Aurrekontuak, ale bakoitza: 2,00 euro.

6.–Ordainagiri helbideratuak itzultzea:

–Ordainagiri helbideratuak itzultzea, Udalarekin ikustekorik ez duten arrazoiengatik: 1,50 euro itzulitako ordainagiri helbideratu bakoitzeko.

7.–Zenbait tramite:

–Jarduera sailkatuak irekitzeko lizentziak: iragarkien zenbatekoa.

–Hirigintzako jarduketak, partikularrek sustatuak (plan partzialak, birpartzelazioak, xehetasun-azterketak, urbanizazio proiektuak, hiri-unitateak zatitzea etab.): iragarkien zenbatekoa.

TASA

Ezkontza zibila tramitatzeagatik:

150 euro erroldatuak ez daudenentzat.

50 euro erroldatuak daudenentzat, baldin eta erroldak etenik gabeko urtebeteko antzinatasuna badu.

Agur zibilak egiteko lokalen lagapenaren tasak:

50 euro erroldatuak daudenentzat, baldin eta erroldak etenik gabeko urtebeteko antzinatasuna badu.

150 euro erroldatuak ez daudenentzat.

INGURUMENEKO TXOSTENAK EGITEKO, JARDUERA SAILKATURAKO ETA IREKITZEKO LIZENTZIA ESKURATZEKO, HIRIGINTZAKO TXOSTENAK ETA ESPEDIENTEAK EGITEKO ETA OBRA LIZENTZIAK TRAMITATZEKO TASAK

–Jarduera sailkatuen espedienteak: txostenen kostua.

–Edozein establezimendu irekitzeko lizentziak ematea, Udala denean baimena eman behar duen organo eskuduna: txosten teknikoen kostua.

–Obra-lizentzien tramitazioa:

Obra gauzatzeko aurrekontua 0 eurotik 100.000 euro bitartekoa bada, 75 euroko tasa aplikatuko da txosten bakoitzeko.

Obra gauzatzeko aurrekontua 100.000 eurotik 600.000 euro bitartekoa bada, 100 euroko tasa aplikatuko da txosten bakoitzeko.

Obra gauzatzeko aurrekontua 600.000 eurotik gorakoa bada, 150 euroko tasa aplikatuko da txosten bakoitzeko.

–Hirigintzako kontsultak, txostenarekin: 50 euro.

–Partzelazio-lizentziak: txostenaren kostua.

Partzelazio-lizentzia bakoitza tramitatu eta ebazteagatik: txostenaren kostua.

Erabaki honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, edo

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Markalainen (Txulapain), 2022ko abenduaren 19an.–Alkatea, Pablo Rota Arrieta.

Iragarkiaren kodea: L2217253