2. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TXULAPAIN

Beltzuntzeko eskola zaharraren erabilera arautzen duen udal erregelamendua. Hasierako onespena

Txulapaingo Udalak, 2022ko abenduaren 16an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Beltzuntzeko eskola zaharraren erabilera arautzen duen udal erregelamendua.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako erregelamendua ikusgai egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, aipatutako erregelamendua behin betiko onetsiko da, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Markalainen (Txulapain), 2022ko abenduaren 16an.–Alkatea, Pablo Rota Arrieta.

Iragarkiaren kodea: L2217243