2. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZA

Ordenantza fiskala, arautzen dituena Herriko jabari publikoko lurzoru, lurgain eta lurpeko erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egiteko tasak. Hasierako onespena

Itzako Udalak, 2022ko abenduaren 15ean egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen ordenantza fiskala, arautzen dituena Herriko jabari publikoko lurzoru, lurgain eta lurpeko erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egiteko tasak.

Ordenantza jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten, jarraikiz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari.

Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik egin gabe, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Itzan, 2022ko abenduaren 16an.–Alkatea, Floria Pistono Favero.

Iragarkiaren kodea: L2217279