2. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GALAR

Jarduera-lizentziaren eskaera. Hiriko, industriako, nekazaritzako eta aisialdiko mugikortasun elektrikoaren prototipoak diseinatzea eta garatzea

Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea udal bulegoetan jendaurrean egonen dela hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, jarduerak ukituta gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten. Hori guztia, bete dadin Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legean ezarritakoa, bai eta lege hori bera garatzeko Erregelamendua onesten duen martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuan xedatutakoa ere.

Sustatzailea: Zizu Desarrollos Industriales SL.

Jarduera: hiriko, industriako, nekazaritzako eta aisialdiko mugikortasun elektrikoaren prototipoak diseinatzea eta garatzea.

Tokia: katastroko 3. poligonoko 174. lurzatia (posta helbidea: Comarca-2 industrialdea, A kalea, 26 (Barbatain).

Getze Galarren, 2022ko abenduaren 20an.–Alkate udalburua, Óscar Amóztegui Recalde.

Iragarkiaren kodea: L2217315