2. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

321E/2022 EBAZPENA, azaroaren 30ekoa, Nafarroako Foru Ogasuneko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez Aurrekontuen, Ondarearen eta Politika Ekonomikoaren Zuzendaritza Nagusiaren esku uzten baita Doneztebeko kontsultategi mediko zaharra zergadunari laguntza eta argibideak emateko Nafarroako Foru Ogasunaren bulego gisa eraberritzeko obrak kontratatzeko eta gauzatzeko beharrezkoak diren jarduketa guztiak egiteko eskumena baliatzea.

Zergadunari laguntza eta argibideak emateko Nafarroako Foru Ogasunaren Doneztebeko bulegoa udalerri horretako Merkatarien karrikako 6. zenbakian kokatua dago, beheko solairuko lokal batean. Aurrekontuaren zuzendari nagusiaren maiatzaren 14ko 213/2019 Ebazpenaren bidez, Nasuvinsarekiko atxikipena kendu eta orduko Nafarroako Zerga Ogasunari atxiki zitzaion lokala, harik eta beste lokal bat topatu arte Malerreka-Baztan-Bortziriak eskualdeari zerbitzu ematen dion bulegoa behin betiko kokatzeko.

Bestetik, Doneztebeko enplegu bulegoa Doneztebeko Udalari alokatutako lokal batean dago.

Doneztebeko Udalak, 2022ko maiatzaren 18an egin osoko bilkuraren erabakiaren bidez onetsi zuen, 2022ko martxoaren 23ko osoko bilkuraren erabakian ezartzen diren baldintza, muga eta bermeekin (akats zuzenketa, 2022ko ekainaren 22ko osoko bilkuraren erabakiaren bidez), osasun etxe zaharra, Leitzako Errepidearen kaleko 5. zenbakiko beheko solairuan kokatua, Nafarroako Foru Ogasunaren eta Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren bulego gisa erabiltzeko lagatzea.

Lokal horren lagapena Aurrekontuen, Ondarearen eta Politika Ekonomikoaren zuzendari nagusiaren uztailaren 6ko 169/2022 Ebazpenaren bidez onetsi zen; lagatako lurzatiaren %22 Nafarroako Foru Ogasunari atxiki zitzaion, eta %78 Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuari.

Nafarroako Foru Ogasuneko zuzendari kudeatzaileari esleitutako zereginetako bat da, azaroaren 6ko 300/2019 Foru Dekretuaren bidez onetsi ziren Nafarroako Foru Ogasunaren estatutuen 12.i) artikuluak ezartzen duenaren arabera, Nafarroako Foru Ogasuneko kontratu publikoak egitea eta kontratazio administratiboari buruzko arau indardunek erakunde autonomoetako ordezkariei ematen dizkieten kontratuak egiteko gainerako ahalmenak erabiltzea.

Hala ere, kontratuen arloan esleituak dituen ahalmenak gorabehera, Nafarroako Foru Ogasunak ez du bere eskumeneko kontratazio publikoko prozeduren izapideak egiteko behar beste langile eta baliabide.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 11. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren azaroaren 30eko 42E/2022 Foru Aginduaren bidez, onetsi zen Aurrekontuen, Ondarearen eta Politika Ekonomikoaren Zuzendaritza Nagusiaren esku uztea Doneztebeko kontsultategi mediko zaharra zergadunari laguntza eta argibideak emateko Nafarroako Foru Ogasunaren bulego gisa eraberritzeko obrak kontratatzeko eta gauzatzeko beharrezkoak diren jarduketa guztiak egiteko eskumena.

Aipatu eskumen-eskuordetzea eta horren errebokatzea noiznahi egin daitezke. Nafarroako Foru Ogasunak onetsiko ditu, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira.

Nafarroako Foru Ogasuna erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituen azaroaren 6ko 300/2019 Foru Dekretuak eman dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Foru Ogasuneko zuzendari kudeatzaileari dagozkion eskumenen erabilera Aurrekontuen, Ondarearen eta Politika Ekonomikoaren Zuzendaritza Nagusiari eskuordetzea, Doneztebeko kontsultategi mediko zaharra zergadunari laguntza eta argibideak emateko Nafarroako Foru Ogasunaren bulego gisa eraberritzeko obrak kontratatzeko eta gauzatzeko beharrezkoak diren jarduketa guztiak egiteko.

Eskuordetze horrek ondorioak izanen ditu Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera, lanak amaitu arte.

2. Eskuordetze horren xedeko prozeduretatik eratortzen diren gastuak finantzatuko dira, Nafarroako Foru Ogasunaren parte-hartzeari dagokion proportzioan eta aldez aurretik dagokion tramiteak egin eta gero, Nafarroako Foru Ogasunaren gastuen aurrekontuko "Bulegoen eta bestelako lokalen egokitzapena" izeneko 150000 17000 6020 923400 partidaren kargura, betiere kreditu egokia eta nahikoa badago.

Zenbateko hori Ondare Zerbitzuaren eskura jarriko da, behar diren kontratuak lizita ditzan eta horien ondoriozko ordainketak egin ditzan.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen hau Aurrekontuen, Ondarearen eta Politika Ekonomikoaren Zuzendaritza Nagusira eta Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Kudeatzailetzara igortzea.

Iruñean, 2022ko azaroaren 30ean.–Nafarroako Foru Ogasuneko zuzendari kudeatzailea, Óscar Martínez de Bujanda Esténoz.

Iragarkiaren kodea: F2216282