2. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FUNES

2023rako karga-tasa, indize eta koefizienteak. Behin betiko onespena

Funesko Udalak, 2022ko urriaren 6an egin osoko bilkura berezian, hasiera batean onetsi zituen 2023rako karga-tasa, koefiziente eta indizeak. Erabaki hori 2022ko 211. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 25ean.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz (maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatua), eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, xedapen orokor hori behin betiko onetsi eta osorik argitaratzeko agintzen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

1.–2023tik aurrera indarrean izanen diren karga-tasa, indize eta koefizienteak:

1.1. Lurraren kontribuzioa: karga-tasa: %0,25.

1.2. Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: karga-tasa: %4.

1.3. Hiri-lurren balio-gehikuntza:

–Koefizienteak: 2023rako eta hurrengo urteetarako, osoko bilkuran kontrakoa erabaki ezean, sortzapenaren unean lurraren balioaren gainean aplikatu beharreko koefizienteak ezarriko dira legezko gehienekoaren arabera, zeina urtero zehazten baita martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea eguneratzen denean (Nafarroako Toki Ogasunei buruzkoa), lege horren 175.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.

–Karga-tasa: %10.

1.4. Etxebizitza hutsen gaineko zerga: karga-tasa: %0,50.

1.5. Haur-eskolako zerbitzu tasa: Nafarroako Gobernuak Haur Hezkuntzako lehen zikloko ikastetxeetarako onetsi dituen tarifa eta moduluak aplikatuko dira, Hezkuntza Departamentuarekin sinaturiko hitzarmenaren ondorioz.

2.–Prezio publikoak eta tasak:

bere horretan uzten dira gaur egun indarrean dauden ordenantza fiskaletan zehaztutakoak. Hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 12. eta 13. artikuluetan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan eta ondokoetan xedatuarekin.

Zerga-tasa hauek indarrean jarriko dira eta ondorio juridiko guztiak sortuko dituzte 2023ko urtarrilaren 1ean.

Erabaki honen kontra, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke:

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegi edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Funesen, 2022ko abenduaren 15ean.–Alkatea, Ignacio Felipe Domínguez Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2217123