2. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FUNES

Aldaketak, udal terrazak jartzeari eta udal baskulari buruzko ordenantza fiskaletan. Behin betiko onespena

Funesko Udalak, 2022ko urriaren 6an egin osoko bilkura berezian, hasiera batez onetsi zuen aldaketak egitea Funesko Udalaren ordenantza fiskal hauetan: 7. ordenantza, udal terrazak jartzeari buruzkoa, eta 10. ordenantza, udal baskulari buruzkoa.

Horren iragarkia 2022ko 211. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 25ean, eta jendaurreko epea iragan da inork alegaziorik aurkeztu gabe; hortaz, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. eta 326. artikuluekin bat, hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatu da, eta osorik ematen da argitara terrazak jartzeari eta udal baskulari buruzko ordenantza fiskaletako aldaketen testu osoa (7. eta 10. ordenantzak, hurrenez hurren).

Funesen, 2022ko abenduaren 15ean.–Alkatea, Ignacio Felipe Domínguez Martínez.

ORDENANTZA FISKALA, ARAUTZEN DITUENA TASA PUBLIKOAK, BIDE PUBLIKOKO ETA HERRI-LURRETAKO LURZORU, LURGAIN ETA LURPEKO APROBETXAMENDU BEREZIETARAKO (7. ORDENANTZA)

Testuaren aldaketa 2023ko ekitaldi ekonomikorako, honako ordenantza fiskal honetan: ordenantza fiskala, arautzen dituena tasa publikoak, bide publikoko eta herri-lurretako lurzoru, lurgain eta lurpeko aprobetxamendu berezietarako (7. zenbakia).

Honela dioen tokian:

"I. epigrafea.–Lurzoruko aprobetxamendu bereziak.

I.1. Mahaiak, aulkiak eta mahai hankabakarrak, metro karratu edo zatiki bakoitzeko:

  • Herriko festak (tasa kalkulatzeko, 15 egun hartzen dira halakotzat): 0,20 euro/m²/eguna.
  • Udako denboraldia (90 egun hartuko dira halakotzat, ekainaren 15etik irailaren 15era arte): kuota kalkulatzeko aplikatuko da 15 egun, 0,20 euro/m²/eguna gehi 75 egun, 0,15 euro/m²/eguna.
  • Urtearen gainerakoa: 0,10 euro/m²/eguna."

Honela behar du:

"I. epigrafea.–Lurzoruko aprobetxamendu bereziak.

I.1. Mahaiak, aulkiak eta mahai hankabakarrak, metro karratu edo zatiki bakoitzeko:

  • Herriko festak (tasa kalkulatzeko, 10 egun hartzen dira halakotzat): 0,15 euro/m²/eguna.
  • Udako denboraldia (80 egun hartuko dira halakotzat, ekainaren 25etik irailaren 15era arte): 0,10 euro/m²/eguna.
  • Urtearen gainerakoa: 0,05 euro/m²/eguna."

ORDENANTZA FISKALA, ARAUTZEN DITUENA PREZIO PUBLIKOAK, UDAL BASKULA, NEKAZARITZAKO PRODUKTUAK UZTEKO GUNEA ETA UDAL IKUZTEGIA ERABILTZEKO (10. ORDENANTZA)

Testuaren aldaketa 2023ko ekitaldi ekonomikorako, honako ordenantza fiskal honetan: ordenantza fiskala, arautzen dituena prezio publikoak, udal baskula, nekazaritzako produktuak uzteko gunea eta udal ikuztegia erabiltzeko (10. ordenantza).

"Abeltzaintzako poligonoko baskula:

–Tara: 1 euro.

–Gordina: 2 euro.

–Kargatzeko giltzak: 100 euro".

Iragarkiaren kodea: L2217101