2. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELGORRIAGA

2023rako zerga-tasa, indize eta koefizienteak

Elgorriagako Udalak, 2022ko abenduaren 12an egindako bilkuran, xedapen zatian honela dioen erabakia hartu zuen:

Lehenbizikoa.–Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoarekin bat, honako karga-tasak, indizeak eta koefizienteak onetsi dira 2023rako:

–Hiri-lurreko eta landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,15.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: %10.

Gehikuntzaren sortzealdi guztietarako karga-tasa bakarra ezartzen da, %10, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan zehaztutako koefizienteak aplikatuko dira. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 58.2 artikuluan xedatuari jarraikiz koefizienteak aldatzen badira, 2023eko ekitaldirako foru legean ezarritakoak aplikatuko dira.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: %3ko igoera ekartzeko adinako errekargua aplikatuko zaie tarifa ofizialei. Aplikatzeko indizea: 1,03.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %3,5.

Bigarrena.–Erabaki hau 2023ko urtarrilaren 1ean jarriko da indarrean.

Hirugarrena.–Erabaki honen aurka, honako errekurtso hauetakoren bat aurkez daiteke: a) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko auzien Epaitegian edo Salan, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Elgorriagan, 2022ko abenduaren 12an.–Alkatea, Ane Otxandorena Juanena.

Iragarkiaren kodea: L2216759