2. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DEIKAZTELU

2023rako zerga-tasak, tasak, tarifak eta prezio publikoak. Hasierako onespena

Deikazteluko Udalak, 2022ko azaroaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2023rako zerga-tasak, tasak, tarifak eta prezio publikoak.

2023ko ekitaldirako zerga-tasa, tasa, tarifa eta prezio publiko berriak jendaurrean egonen dira hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak, eragozpenak edo oharrak; hori dena, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin (foru-lege horrek hizpide du Nafarroako Toki Administrazioa).

Deikaztelun, 2022ko abenduaren 14an.–Alkate udalburua, Iñaki Suso Espadas.

Iragarkiaren kodea: L2217096