2. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BIURRUN-OLKOTZ

2023rako karga-tasak

Biurrun-Olkozko Udalak, 2022ko abenduaren 14an egin ohiko osoko bilkuran, erabaki hau hartu zuen. Hona hemen:

"Ikusirik Nafarroako Toki Administrazioaren Erreformari buruzko otsailaren 4ko 4/2019 Foru Legeak aldatu duela kontribuzioaren karga-tasa, eta ondorioz ehuneko 0,25 eta 0,50 artean egon behar duela.

Bat etorriz bederatzigarren xedapen iragankorrarekin: "Foru lege honek indarra hartzen duenean lurraren kontribuzioaren tasa Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 139. artikuluan ezarritako gutxienekoa baino baxuagoa duten udalerriek, foru lege honen bigarren artikuluaren bosgarren zenbakian ezarritako terminoetan, bost urteko epea izanen dute tasa igotzeko, aipatutako 139. artikuluan ezarritako tartean kokatzeraino".

Ikusirik 2022rako karga-tasa %0,22koa zela, %0,24ra igotzea proposatzen da, eta urtero gradualki igotzea legez ezarritako gutxienekora iritsi arte.

Gainerako zergetarako, alkateak adierazi du bere horretan mantendu nahi dituela 2022ko karga-tasak.

Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergari dagokionez (gainbalioa) eta aplikatzeko koefizienteei dagokienez, proposatzen da erreferentziatzat hartzea martxoaren 2ko 2/1995 Foru Legean 2022rako onesten diren gainbalioaren zergaren gehieneko koefizienteak (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeak xedatzen duenarekin bat, Udalbatzak aho batez erabaki du:

Lehenbizikoa.–Onestea 2023rako karga-tasak. Hona hemen:

a) %0,24ko karga-tasa ezartzea, lurraren kontribuzioa ordainarazteko.

b) %4ko karga-tasa ezartzea eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergarako.

c) 1,40ko indizea ezartzea gutxieneko kuoten gainean, ekonomia-jardueren gaineko zergarako.

d) %15,46ko karga-tasa ezartzea, hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergarako eta aplikatzea Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 2ko 2/1995 Foru Legean 2022rako onesten diren gainbalioaren gaineko zergaren gehieneko koefizienteak.

Bigarrena.–Horri guztiari dagokion erabakia argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta, ediktuak paratuta, Udaleko iragarki-taulan, Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluarekin bat".

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Biurrun-Olkotzen, 2022ko abenduaren 16an.–Alkatea, María Luisa Serrano Echaves.

Iragarkiaren kodea: L2217188