2. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

Ordenantza fiskala, arautzen dituena lur-ondasunen gaineko kontribuzioaren zergaren karga-tasa eta aukerako hobariak. Hasierako onespena

Altsasuko Udalak, 2022ko abenduaren 15ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen ordenantza fiskala, arautzen dituena lur-ondasunen gaineko kontribuzioaren zergaren karga-tasa eta aukerako hobariak.

Espedientea jendaurrean egonen da 30 egunez, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek eta interesdunek espedientea azter dezaten eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak edo oharrak. Hori dena, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluan xedatutakoarekin (foru-lege horrek Nafarroako Toki Administrazioa du hizpide).

Hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko da, baldin eta jendaurreko epean inork ez badu aurkezten erreklamaziorik, kexarik edo oharrik.

Altsasun, 2022ko abenduaren 16an.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2217190