2. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

JENDAURREKO INFORMAZIOA, Gesalatzen goi tentsioko instalazio elektrikoa jartzeko aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena emateari buruzkoa eta haren onura publikoa zehazki deklaratzeari buruzkoa, SAT11403 espedientea.

Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 53., 54., 55. eta 56. artikuluetan eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. eta 144. artikuluetan ezarritako ondorioetarako, jendaurrean jartzen da I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUren eskaera, goi tentsioko honako instalazio elektriko honi aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena emateko eta haren onura publikoa zehazki deklaratzeko:

a) Instalazioaren kokalekua: Gesalazko udal mugartea.

b) Helburua: aireko linearen trazadura aldatzea, araztegi bat instalatu delako.

c) Ezaugarri nagusiak: 13. eta 15. euskarrien artean "Allotz-Jaitz" 13,2 kV-eko erdi tentsioko aireko linearen aireko trazadura aldatzeko proiektua. Jarduketa hauek eginen dira:

–Lehendik dauden 14. eta 15. hormigoizko euskarriak eta LA-110 eroalearen 273 metro desmuntatzea.

–Bi euskarri berri eraikitzea (bat, Celosia C4500-16E motakoa, proiektatutako 14. euskarrirako, eta bestea, C4500-20E motakoa, proiektatutako 15. euskarrirako) eta 314 metroko eroalea instalatzea, 100-AL1/17-ST1A motakoa.

d) Aurrekontua: 14.306,52 euro.

Onura publikoaren deklarazioak berekin dakar ondasunak okupatu beharra edo ukitutako eskubideak eskuratu beharra, eta presako okupazioa ekarriko du, Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluaren ondorioetarako. Enpresa eskatzailea onuradun bihurtuko da desjabetze espedientean, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 2.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Espedientea jendaurrean jarriko da Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuan (Tomás Caballero parkea 1, 5. solairua, Iruña), kontsultak egin ahal izateko. Era berean, esteka honetan eskuratu daiteke informazioa:

https://gobiernoabierto.navarra.es/eu/gardentasuna/jendaurreko-informazioaren-tramitea/espediente-sat11403

Alegazioak, iradokizunak edo oharrak idatziz aurkeztu beharko dira, edozein erregistro bulegotan, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan ezarritako moduetatik edozeinetan. 30 egun balioduneko epean aurkeztuko dira, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta zuzendu behar dira Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuko Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko Azpiegitura Energetikoen Atalera, espediente zenbakia zein den adierazita.

Iruñean, 2022ko abenduaren 5ean.–Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendaria, Laura Larraya Irigoyen.

PROIEKTUAK UKITZEN DITUEN ONDASUN ETA ESKUBIDEEN ZERRENDA

13. eta 15. euskarrien artean "Allotz-Jaitz" 13,2 kV-eko erdi tentsioko aireko linearen aireko trazadura aldatzeko proiektua

Gesalako udal mugartea.

FINKA

TITULARRA ETA HELBIDEA

KATASTROKO DATUAK

UKIPENAK

OHARRAK

(Proiektuaren arabera)

Jabea

Helbidea

Poligonoa

Lurzatia

Izaera / Laborea

Jarduketa

Euskarri zk.

Eusk. okup. (m²)

Linearen luzera (m²)

Lurgain-zortasuna (m²)

Zuhaitzak moztea (m²)

1

Vitorino Navacorena Zuberdia

Garisoain - Nafarroa

3

171

LEHORREKO ALORRA

ETAL

99,07

736,70

2

Carmen Maria Yaniz Urra

Lerate - Nafarroa

3

169

LEHORREKO ALORRA

ETAL

10,00

71,39

3

Carmen Maria Yaniz Urra

Lerate - Nafarroa

3

161

LEHORREKO ALORRA

ETAL

104

1,4

60,78

406,49

4

Carmen Maria Yaniz Urra

Lerate - Nafarroa

3

160

LEHORREKO ALORRA

ETAL

80,81

953,57

5

Carmen Maria Yaniz Urra

Lerate - Nafarroa

2

3049

LEHORREKO ALORRA

ETAL

105

1,77

50,80

393,33

Iragarkiaren kodea: F2216523