2. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

JENDAURREKO INFORMAZIOA, Zangozan goi tentsioko instalazio elektrikoa jartzeko aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena emateari buruzkoa eta haren onura publikoa zehazki deklaratzeari buruzkoa, SAT11437 espedientea.

Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 53., 54., 55. eta 56. artikuluetan eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. eta 144. artikuluetan ezarritako ondorioetarako, jendaurrean jartzen da I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUren eskaera, goi tentsioko honako instalazio elektriko honi aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena emateko eta haren onura publikoa zehazki deklaratzeko:

a) Instalazioaren kokalekua: Zangozako udal mugartea.

b) Helburua: linean dagoen anomalia bat konpontzea.

c) Ezaugarri nagusiak: "Zangoza-Oibar" 13,2 kV-eko zirkuitua eraberritzea 403. eta 406. euskarrien artean. Jarduketa hauek eginen dira:

–Guztira 4 euskarri eta LA-56 eroalearen 485 metro desmuntatzea.

–Linea bukaerako bi euskarri berri eraikitzea, egungo 403. eta 406. euskarrien ordez.

–Egungo LA-56 eroalea tenkatzea 402. euskarriaren eta proiektatu den 403. euskarriaren artean, bai eta 701. euskarriaren eta proiektatu den 403. euskarriaren artean ere.

–Egungo LA-56 eroalearen ordez 47-AL1/8-ST1A motako eroale berri bat jartzea, 406. euskarri berriaren eta 601. euskarriaren arteko baoan, 11 metroko eroale berri bat eta desmuntatuko den 7 metroko eroalea instalatuz.

d) Aurrekontua: 17.839,84 euro.

Onura publikoaren deklarazioak berekin dakar ondasunak okupatu beharra edo ukitutako eskubideak eskuratu beharra, eta presako okupazioa ekarriko du, Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluaren ondorioetarako. Enpresa eskatzailea onuradun bihurtuko da desjabetze espedientean, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 2.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Espedientea jendaurrean jarriko da Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuan (Tomás Caballero parkea 1, 5. solairua, Iruña), kontsultak egin ahal izateko. Era berean, esteka honetan eskuratu daiteke informazioa:

https://gobiernoabierto.navarra.es/eu/gardentasuna/jendaurreko-informazioaren-tramitea/espediente-sat11437

Alegazioak, iradokizunak edo oharrak idatziz aurkeztu beharko dira, edozein erregistro bulegotan, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan ezarritako moduetatik edozeinetan. 30 egun balioduneko epean aurkeztuko dira, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta zuzendu behar dira Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuko Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko Azpiegitura Energetikoen Atalera, espediente zenbakia zein den adierazita.

Iruñean, 2022ko abenduaren 5ean.–Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendaria, Laura Larraya Irigoyen.

PROIEKTUAK UKITZEN DITUEN ONDASUN ETA ESKUBIDEEN ZERRENDA

"Zangoza-Oibar" 13,2 kV-eko zirkuitua eraberritzea 403. eta 406. euskarrien artean.

Zangozako udal mugartea.

FINKA

TITULARRA ETA HELBIDEA

KATASTROKO DATUAK

UKIPENAK

OHARRAK

(Proiektuaren arabera)

Jabea/Helbidea

Poligonoa

Lurzatia

Izaera/Laborea

Jarduketa

Euskarri zk.

Euskarriaren okupazioa (m²)

Linearen luzera (m²)

Lurgain-zortasuna (m²)

Zuhaitzak moztea (m²)

1

ZANGOZAKO UDALAREN HERRI-LURRAK

2

106

BASOA-LARREAK

ETAL

403

12,25

EGUNGOA

EGUNGOA

DAGOEN ZORTASUNA

2

ZANGOZAKO UDALAREN HERRI-LURRAK

3

541

BASOA-LARREAK

ETAL

406

1,21

EGUNGOA

EGUNGOA

DAGOEN ZORTASUNA

Iragarkiaren kodea: F2216522