1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
JENDAURREKO INFORMAZIOA, Mendabian goi tentsioko instalazio elektrikoa jartzeko aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena emateari buruzkoa eta haren onura publikoa zehazki deklaratzeari buruzkoa, SAT11427 espedientea.
Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 53., 54., 55. eta 56. artikuluetan eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. eta 144. artikuluetan ezarritako ondorioetarako, jendaurrean jartzen da I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUren eskaera, goi tentsioko honako instalazio elektriko honi aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena emateko eta haren onura publikoa zehazki deklaratzeko:
a) Instalazioaren kokalekua: Mendabiako udal mugartea.
b) Helburua: aireko linea berreraikitzea eta behar diren euskarrien kopurua optimizatzea.
a) Ezaugarri nagusiak: "Lodosa-Mendabia" izeneko 132 kV-eko zirkuitu bakuneko aireko linea 130. eta 186. euskarrien arteko tartean berritzeko proiektua. Jarduketa hauek eginen dira:
–Tarte horretan dauden hormigoizko euskarri guztiak desmuntatzea, bai eta saretazko 136., 137. eta 184. euskarriak ere.
–Gainerako sareta-euskarriak (130, 138, 139, 145, 147, 148, 149, 150, 151 eta 152 zenbakidunak) hegazti-fauna babesteko arauzko estalkiaren bidez egokituko dira, eta ez da beharrezkoa izanen ordezkatzea.
–LAC-56 motako eroalea duen egungo linearen ordez, 100-AL1/17-ST1A motako eroalea duen linea berria jartzea.
–137., 146., 179. eta 184. euskarri berriek lehendik dauden deribazioak hartuko dituzte.
c) Aurrekontua: 389.855,31 euro.
Onura publikoaren deklarazioak berekin dakar ondasunak okupatu beharra edo ukitutako eskubideak eskuratu beharra, eta presako okupazioa ekarriko du, Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluaren ondorioetarako. Enpresa eskatzailea onuradun bihurtuko da desjabetze espedientean, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 2.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.
Espedientea jendaurrean jarriko da Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuan (Tomás Caballero parkea 1, 5. solairua, Iruña), kontsultak egin ahal izateko. Era berean, esteka honetan eskuratu daiteke informazioa:
https://gobiernoabierto.navarra.es/eu/gardentasuna/jendaurreko-informazioaren-tramitea/espediente-sat11427
Alegazioak, iradokizunak edo oharrak idatziz aurkeztu beharko dira, edozein erregistro bulegotan, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan ezarritako moduetatik edozeinetan. 30 egun balioduneko epean aurkeztuko dira, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta zuzendu behar dira Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuko Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko Azpiegitura Energetikoen Atalera, espediente zenbakia zein den adierazita.
Iruñean, 2022ko azaroaren 23an.–Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendaria, Laura Larraya Irigoyen.
UKITUTAKO ONDASUN ETA ESKUBIDEEN ZERRENDA
"Lodosa-Mendabia" izeneko zirkuitu bakuneko 13,2 kV-eko linea elektrikoa 130. eta 186. euskarrien arteko tartean berritzeko proiektua
Mendabiako udal mugartea (Nafarroa).
INCA S/P | JABEAREN DATUAK | KATASTROKO DATUAK | UKIPENAK | OHARRAK |
Jabea | Herria | Poligonoa | Lurzatia | Izaera/Labore mota | Euskarri zk. | Eusk. okup. (m²) | Linearen luzera (m) | Lurgaineko azalera (m²) | (Zuhaitzak, etab.) |
1 | NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA | IRUÑA | 13 | 561 | Altxonbidea | 133 | 1,59 | | | |
2 | NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA | IRUÑA | 13 | 1104 | Larreak | 134 | 1,72 | | | |
3 | MARIA ANGELES DIAZ SALCEDO | MENDABIA | 3 | 1469 | Lurzorua | 137 | 1,59 | | | |
4 | SUMINISTROS INDUSTRIALES MAYORAL SL | LOGROÑO | 3 | 1479 | Lehorreko alorra Eraikuntza | 140 | 1,32 | | | |
5 | JOSE MARTINEZ SUBERVIOLA | MENDABIA | 3 | 2104 | Ureztalurretako alorra | 142 | 1,54 | | | |
6 | MENDABIAKO UDALAREN HERRI-LURRAK | MENDABIA | 3 | 2106 | Larreak | 144 | 1,54 | | | |
7 | DOLORES LACALLE ROMERO | MENDABIA | 3 | 1694 | Ureztalurretako alorra | 146 | 1,37 | | | |
8 | MARIA ROSARIO SALA MORENO | SARTAGUDA | 3 | 1257 | Ureztalurretako alorra | 156 | 1,32 | | | |
9 | AURORA SALA MORENO | SARTAGUDA | 3 | 1259 | Ureztalurretako alorra | 157 | 1,32 | | | |
10 | JOSE LUIS RUPEREZ VERANO | MENDABIA | 3 | 1681 | Ureztalurreko mahastiak | 159 | 1,32 | | | |
11 | JESÚS MARTINEZ GARCIA | MENDABIA | 3 | 1678 | Ureztalurretako alorra | 161 | 1,00 | | | |
12 | MARIA SAINZ SAINZ | MENDABIA | 3 | 1674 | Ureztalurretako alorra | 162 | 1,20 | | | |
13 | MARIA CARMEN ELVIRA UZQUEDA | MENDABIA | 3 | 1671 | Ureztalurretako alorra | 164 | 1,32 | | | |
14 | JOSE JAVIER SAGREDO SAMANES LUIS SAGREDO SAMANES MARIA JOSEFA SAGREDO SAMANES MARIA ASUNCION SAGREDO SAMANES | MENDABIA | 3 | 1670 | Patxarana | 166 | 1,32 | | | |
15 | JESUS JAVIER FERNANDEZ DE PIEROLA MARTINEZ-OLCOZ | MENDABIA | 3 | 1669 | Ureztalurreko mahastiak | 168 | 1,37 | | | |
16 | MIRIAM CAMPOS URSUA | MENDABIA | 3 | 1709 | Ureztalurreko mahastiak | 169 171 | 1,32 1,17 | | | |
18 | TOMAS MARTINEZ DE ESPRONCEDA ABALOS CARMEN SUBERVIOLA MARTINEZ ROSA MARIA MARTINEZ DE ESPRONCEDA SAENZ DE ORTURI ENRIQUE MARTINEZ DE ESPRONCEDA ABALOS ESTHER MARTINEZ DE ESPRONCEDA ABALOS JOSE LUIS MARTINEZ DE ESPRONCEDA ABALOS LUIS MARTINEZ DE ESPRONCEDA ABALOS | MENDABIA | 3 | 1663 | Ureztalurretako alorra | 172 | 1,17 | | | |
19 | MARIA CARMEN MERINO SESMA | MENDABIA | 3 | 1662 | Ureztalurreko mahastiak | 173 | 1,04 | | | |
20 | JOSE ANTONIO SUBERVIOLA MATEO | MENDABIA | 3 | 1659 | Ureztalurreko mahastiak | 175 | 1,04 | | | |
21 | JOSE ANDRES RAMIRO OCARIZ | MENDABIA | 3 | 1656 | Ureztalurretako alorra | 176 | 1,32 | | | |
22 | MENDABIAKO UDALAREN HERRI-LURRAK | MENDABIA | 3 | 1653 | Almendrondoak | 179 | 1,32 | | | |
23 | FEYDO SL | LODOSA | 3 | 1651 | Ureztalurreko mahastiak | 181 182 | 1,17 1,17 | | | |
24 | MENDABIAKO UDALAREN HERRI-LURRAK | MENDABIA | 3 | 1648 | Almendrondoak | 184 | 6,50 | | | |
Iragarkiaren kodea: F2215883