2. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, deialdi honetako bigarren probaren behin betiko emaitzen aurka: deialdia, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko gizarte-hezitzaileen 18 lanpostu oposizio bidez betetzeko.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak urtarrilaren 10ean emandako 40/2022 Ebazpenaren bidez (2022ko 21. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, urtarrilaren 31koan), Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko gizarte-hezitzaileen 18 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Prozesu horretan, Jaime Sarrasqueta Resano jaunak gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu du kalifikazio epaimahaiak 2022ko irailaren 7an argitaratutako erabakiaren aurka (erabaki horren bidez bigarren probaren behin betiko emaitzak onetsi ziren).

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluekin bat etorriz, horren berri ematen zaie interesdun guztiei, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko gehieneko epean alegazioak aurkeztu ahal ditzaten, Erregistro Orokorrean (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea 2, Iruña), edo aipatutako legearen 16. artikuluan adierazitako bideetako bat erabiliz.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 14ko 59/2020 Foru Aginduaren 8. apartatuan ezarritakoa aplikatuz, jarritako errekurtsoaren kopia lortu nahi duten interesdunek hura bidaltzeko eskatzen ahalko dute Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez: https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/Erregistro-Orokor-Elektronikoa Horretarako, eskaeran adierazi beharko dute zer helbide elektronikotara nahi duten bidaltzea gora jotzeko errekurtsoaren kopia hori.

Iruñean, 2022ko abenduaren 19an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F2217252