2. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

3241/2022 EBAZPENA, abenduaren 16koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez igortzen baita Ander Gómez Alonso jaunak, 33446978X NAN zenbakia duen agentearen izenean eta hura ordezkatuz, jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren espediente administratiboa (365/2022 prozedura laburtuan bideratua). Errekurtso hori jarri da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Nafarroako foruzain-agente lehenen berrogeita lau lanpostu barne igoeraz eta kategoriaz igotzeko lehiaketaren bidez betetzeko deialdiaren barruan.

Ander Gómez Alonso jaunak, 33446978X NAN zenbakia duen agentearen izenean eta hura ordezkatuz, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri du Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegian, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren irailaren 1eko 192E/2022 Foru Aginduaren aurka. Foru Agindu horren bidez ezetsi egin zen 33446978X NAN zenbakia duen agenteak Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren apirilaren 25eko 1039/2022 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa (ebazpen horren horren bidez onetsi egin zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Nafarroako foruzain-agente lehenen berrogeita lau lanpostu barne igoeraz eta kategoriaz igotzeko lehiaketaren bidez betetzeko deialdia).

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 48 artikuluarekin bat, epaitegiak eskatu du administrazio espedientea igor diezaiotela eta epatzeko deiak egin daitezela, lege horren 49. artikuluan ezarri bezala.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegira igortzea 365/2022 prozedura laburtuan bideratutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko espediente administratiboa. Errekurtso hori Ander Gómez Alonso jaunak jarri du, 33446978X NAN zenbakia duen agentearen izenean eta hura ordezkatuz.

2. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuz, eta haiek epatzea autoetan demandatu gisa agertu ahal izateko, ebazpena argitaratu ondoko bederatzi eguneko epean, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegian.

3. Ebazpen hau igortzea Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegira eta Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzura, eta jakinaraztea Ander Gómez Alonso jaunari, 33446978X NAN zenbakia duen agentearen izenean eta hura ordezkatuz aritu baita, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2022ko abenduaren 16an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F2217247