1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
186/2023 FORU DEKRETUA, irailaren 13koa, María Jesús Moreno Garrido andrea Nafarroako Administrazio Auzitegiko buru izendatzen duena.
Nafarroako Administrazio Auzitegiaren Erregelamendu Organikoa onesten duen otsailaren 9ko 31/1998 Foru Dekretuaren 6. artikuluak xedatzen du Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua Nafarroako Gobernuak izendatuko duela, organo horretako kideen artean aukeratuta, eta zerbitzuko zuzendariaren kategoria izanen duela ondorio guztietarako.
Hori horrela, Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita hiruko irailaren hamahiruan egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,
DEKRETATZEN DUT:
1. María Jesús Moreno Garrido andrea Nafarroako Administrazio Auzitegiko buru izendatzea, 2023ko irailaren 14tik aurrerako ondorioekin.
2. Foru dekretu hau interesdunari jakinaraztea, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira eta Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2023ko irailaren 13an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilaria, Félix Taberna Monzón.
Iragarkiaren kodea: F2313218