4. PROZEDURA JUDIZIALAK
NAFARROAKO JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA
244/2022 prozedura arrunta
Virginia Arias López de Lacalle, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salako Justizia Administrazioaren letradua.
Aditzera ematen dut: sala honetan bideratu den 244/2022 prozedura arrunteko administrazioarekiko auzi-errekurtsoan 161/2023 epaia eman zen bi mila eta hogeita hiruko ekainaren bederatzian, eta ebazpen hori irmo bilakatu da. Hona hemen epaiaren idazpurua eta epaitza, hitzez hitz:
161/2023 Epaia.
Lehendakaria: Francisco Javier Pueyo Calleja jauna. Magistratuak: M.ª Jesús Azcona Labiano andrea. Ana Irurita Díez de Ulzurrun andrea.
Iruñean, bi mila eta hogeita hiruko ekainaren bederatzian.
Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusi honetako Administrazioarekiko Auzien Salak, zeina aipatutako magistratuek osatzen baitute, aztertu ditu 244/2022 errekurtsoaren autoak. Errekurtso hori apirilaren 13ko 29/2022 Foru Dekretuaren aurka jarri zen, zeinaren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatu baitzen atal, bulego eta unitate parekatu batzuetako burutzetarako betebeharrak ezartzeko, merezimendu lehiaketaren bidez betetzeari begira. Auzi horretan, alderdi hauek parte hartu dute: errekurtsogile gisa, Bide, Ubide eta Portuetako Ingeniarien Elkargo Ofiziala, Pablo Epalza Ruiz de Alda prokuradoreak ordezkatuta eta Cristal Castro Rodríguez abokatuak zuzenduta; eta demandatu gisa, Nafarroako Gobernua, bere aholkularitza juridikoak ordezkatuta eta defendatuta.
Epaitza:
1. Baiesten dugu auzitegietako prokuradore Epalza Ruiz de Alda jaunak Bide, Ubide eta Portuetako Ingeniarien Elkargoaren izenean eta hura ordezkatuz apirilaren 13ko 29/2022 Foru Dekretuaren aurka jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa. Foru dekretu horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatu zen, atal, bulego eta unitate parekatu batzuetako burutzetarako betebeharrak ezartzeko.
2. Foru dekretu hori baliogabetzen dugu, zuzenbidearen aurkakoa delako demandaren testuan berariaz jasotako lanpostuei dagokienez, eta aldaketa hori indarrik gabe uzten dugu.
Eta kostuak alderdi demandatuari ezartzen dizkiogu.
Eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 107.2 artikuluan ezarritakoari jarraituz, honako hau egin eta sinatzen dut.
Iruñea, 2023ko irailaren 12an.–Salako Justizia Administrazioaren letradua, Virginia Arias López de Lacalle.
Iragarkiaren kodea: J2313270