199. ALDIZKARIA - 2023ko irailaren 22a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

GOBERNUAREN ORDEZKARITZA

Ebazpena, Politika Energetikoaren eta Meategien Zuzendaritza Nagusiak emana, zeinaren bidez Redes Eléctricas Inteligentes SAUri aurretiazko administrazio-baimena eta eraikitzeko administrazio-baimena ematen baitzaizkio "Naval" ebakitze zentrorako eta hura elikatzeko 13,2 kV-eko lur azpiko linea bikoitzerako, Logroñoko (Errioxa) eta Vianako (Nafarroa) udal-mugarteetan

SGEE/DED/Ebazpena AAP-AAC CS Naval eta LS13,2kV.

I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUk (aurrerantzean, I-DE), 2023ko urtarrilaren 27an, aurretiazko administrazio-baimena eta eraikitzeko administrazio-baimena eskatu zituen "Naval" ebakitze zentro berrirako eta hura elikatzeko 13,2 kV-eko lur azpiko linea bikoitzerako, Logroñoko (Errioxa) eta Vianako (Nafarroa) udal-mugarteetan, tentsio ertainez hornitzeko industria nabe bat.

I-DEk erantzukizunpeko adierazpena izenpetu du, aplikatzekoa zaion araudia betetzen dela frogatzen duena, Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 53.1 artikuluan ezarri bezala.

Espedientea izapidetu zen Gobernuak Errioxan duen Ordezkaritzako Industria eta Energia Arloan eta Gobernuak Nafarroan duen Ordezkaritzako Industria eta Energia Arloan, eta izapidetu zen, hain zuzen, bat etorriz Energia elektrikoa garraiatu, banatu eta merkaturatzeko jarduerak, haren hornidura eta haren instalazioetarako baimenen prozedurak arautzen dituen abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuan xedatutakoarekin, eta kasuan kasuko txostenak eskatu zitzaizkien administrazioei, erakundeei eta zerbitzu publikoko edo interes orokorreko zerbitzuetako enpresei, instalazioak haien kargurako ondasunak eta eskubideak ukitzen dituen heinean.

Logroñoko Udalak idatzi bat bidali zuen, dokumentazio gehigarria eskatzeko. Idazki hori I-DEri igorri zitzaion, eta hark eskatutako informazioa bidali zuen. Hala, informazioa Logroñoko Udalari helarazi zitzaion, eta hark azken txostena eman zuen, zeinean ez duen eragozpenik jartzen proiektatutako instalazioaren gainean.

Errioxako Gobernuko Kultura Zuzendaritza Nagusiak aldeko txostena eman du. Txosten hori I-DEri igorri zitzaion, eta hark ados zegoela adierazi zuen.

Vianako Udalari galdetu zitzaion, eta ez zen erantzunik jaso; beraz, ados dagoela ulertzen da, abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 131.1 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Horrez gain, eskaera jendaurrean jarri zen, abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuan aurreikusitakoaren arabera, Gobernuak Errioxan duen Ordezkaritzako Industria eta Energia Arloak iragarkia eman baitzuen 2023ko otsailaren 14an. Iragarki hori argitaratu zen 2023ko 49. Estatuko Aldizkari Ofizialean, otsailaren 27koan; 2023ko 33. Errioxako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 16koan, eta 2023ko 44. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 2koan. Jendaurreko informazioaren tramitean ez zen inolako alegaziorik jaso.

Gobernuak Errioxan duen Ordezkaritzako Industria eta Energia Arloak eta Gobernuak Nafarroan duen Ordezkaritzako Industria eta Energia Arloak txosten bana eman zuten beren lurralde-eremutik igaroko den instalazioaren tarteari buruz, aurkeztutako proiektuaren aurretiazko administrazio-baimenari eta eraikitzeko administrazio-baimenari dagokienez.

I-DEri entzunaldiko tramitea eman zitzaion, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean aurreikusitakoa, Energia Politikako eta Meatzeetako Zuzendaritza Nagusiaren ebazpen proposamenarekin batera, zeinaren bidez I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUri aurretiazko administrazio-baimena eta eraikitzeko administrazio-baimena ematen zaizkion, "Naval" ebakitze zentrorako eta hura elikatzeko 13,2 kV-eko lur azpiko linea bikoitzerako, Logroñoko (Errioxa) eta Vianako (Nafarroa) udal-mugarteetan. 2023ko ekainaren 21ean, I-DEk adierazi zuen ados zegoela proposamenaren edukiarekin.

2023ko ekainaren 15ean, ebazpen proposamena bidali zitzaion Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalari, txostena egin zezan, Energia elektrikoaren garraioko, banaketako, merkaturatzeko eta hornidurako jarduerak eta instalazioak baimentzeko prozedurak arautzen dituen abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuak xedatutakoaren arabera. Abuztuaren 1eko 14/2022 Errege Lege Dekretuak, 32.3 artikuluan, dekretu horren 127.6 artikulua aldatu zuen. Izan ere, abuztuaren 1eko 14/2022 Errege Lege Dekretuaren bidez, jasangarritasun ekonomikoko neurriak ezartzen dira garraioaren arloan eta beken eta ikasteko laguntzen arloan, bai eta energia aurrezteko, energia-efizientziarako eta gas naturalarekiko mendekotasun energetikoa murrizteko neurriak ere.

Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 128. eta 131. artikuluekin bat, Energia Politikako eta Meatzeetako Zuzendaritza Nagusi hau eskuduna da ebazteko ebazpen honen xede diren jarduketen aurretiazko administrazio-baimena eta eraikitzeko administrazio-baimena emateko prozedura.

Aintzat hartuz Administrazioaren jarduera zuzendu behar duten printzipioak, prozesuaren azkartasuna eta ekonomia, alegia, bidezkoa da egintza bakar baten bidez ebaztea I-DEren eskaera, aurretiazko administrazio-baimena eta eraikitzeko administrazio-baimena emateari buruzkoa.

Baimen hauek ematen badira ere, lurraldearen antolamenduari eta ingurumenari dagozkien eta beharrezkoak diren emakidak eta baimenak beharko dira, bai eta aplikatzekoak diren xedapenek eragindako beste guztiak ere. Halaber, obra egiteko beharrezkoak diren gainerako baimen guztiak eskuratu beharko dira.

Horregatik guztiagatik, abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretu horretan legez ezarritako eskumenak baliatuz, Energia Politikako eta Meatzeetarako Zuzendaritza Nagusi honek,

EBAZTEN DU:

Lehena.–I-DE Redes eléctricas inteligentes SAUri aurretiazko administrazio-baimena ematea "Naval" ebakitze zentrorako eta hura elikatzeko 13,2 kV-eko lur azpiko linea bikoitzerako, Logroñoko (Errioxa) eta Vianako (Nafarroa) udal-mugarteetan.

Hauek dira instalazioaren ezaugarri nagusiak:

–13,2 kV-eko lur azpiko linea berria, joan-etorrikoa. Hasiko da Naval kalean eginen den kutxatila batean (A puntua), nondik igarotzen baita "Las Cañas" lur azpiko linea (Cantabria TBA, AT-60.060) –zehazki, "Metal" ebakitze-zentroaren eta "Hiper Viana 6" transformazio-zentroaren arteko tartea– eta amaituko proiektatuko "Naval" ebakitze-zentroan. Guztira, 40 metroko luzera izanen du, HEPRZ1 12/20 kV 3x1x240 mm² AI motako eroalea, eta osorik igaroko da lur urbanizatutik.

–Lur azpiko kanalizazio berria. 15 metroko luzera izanen du, eta bi kutxatila (bat bakuna eta bestea bikoitza).

–"Naval" maniobra-zentro berria. Hormigoizko lur gaineko eraikin aurrefabrikatu batean paratuko da, kanpo maniobretarako prestatua. 2L+1P motako gelaxka automatizatuen multzo bat izanen du, eta SF6 isolamendua.

Bigarrena.–I-DE Redes eléctricas inteligentes SAUri eraikitzeko administrazio-baimena ematea "Naval" ebakitze zentrorako eta hura elikatzeko 13,2 kV-eko lur azpiko linea bikoitzerako, Logroñoko (Errioxa) eta Vianako (Nafarroa) udal-mugarteetan. Baimena ematen da ebazpen honetako eranskinean adierazitako baldintza berezietan.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 62.2.i) artikuluan xedatutakoarekin bat, ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, Energiaren estatu-idazkariari zuzendua, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Epe hori iraganik errekurtsoa jarri gabe, ebazpena irmoa izanen da ondorio guztietarako. Epeak hilabeteka zenbatzeko, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 30. artikuluan xedatutakoa bete beharko da.

2023ko abuztuaren 30ean.–Zuzendari nagusia, Manuel García Hernández.

ERANSKINA.–BALDINTZA BEREZIAK

Eraikitzeko administrazio-baimena ematen da, abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuan xedatutakoarekin bat eta baldintza berezi hauekin:

1. Lanak egin beharko dira aurkeztu den proiektuarekin eta aplikatzekoak zaizkion erregelamenduzko xedapenekin bat, eskatu eta baimentzen diren aldaketak eginda, beharrezkoak badira.

2. Ustiapen-baimena emateko epea hamabi hilabetekoa izanen da, ebazpen hau eskatzaileari jakinarazten zaionetik hasita.

3. Instalazio horren titularrak lanen amaieraren berri eman beharko dio probintziako organo eskudunari, ustiapen-baimena behin betikoz onartu eta zabaltzeko.

4. Eraikitzeko administrazio-baimenak ez du inola ere instalazioaren titularra salbuesten instalazioek behar dituzten gainerako baimen osagarriak lortzetik; besteak beste, lortu beharko ditu industria segurtasunaren arloko legeriak, sistema laguntzaileei dagokienez, horiek instalatu edo abian jarri aurretik, eskatzen dituen baimenak, autonomia erkidegoen eskumenekoak, edo, bestela, kontrolerako beste formalitate guztiak bete beharko ditu.

5. Administrazioak ondoriorik gabe utziko du ebazpen hau baldin eta ikusten bada, denboraren joanean, ebazpenean ezartzen diren eskubideen titularrak ez dituela betetzen bertan ezarritako baldintzak. Kasu horietan, Administrazioak, behar den espedientea bideratu ondoren, kasuko baimena baliogabetzea erabakiko du, horrek dakartzan ondorio administratibo eta zibil guztiekin, indarra duten lege xedapenekin bat.

6. Instalazioaren titularrak kontuan hartuko ditu, hura egiteko, erakundeek ezarri dituzten baldintzak, zeinak jakinarazi zaizkion eta berak berariaz onartu dituen.

Iragarkiaren kodea: E2312865