2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
DEIERRI
Urbanizazio-proiektua, Zurukuaingo UE-ZUR-9 unitatean. Behin betiko onespena
Udalbatza honetako alkate udalburuak, 2023ko apirilaren 25ean eman ebazpen baten bidez, hasiera batez onetsi zuen Zurukuaingo UE-ZUR-9 unitatea urbanizatzeko proiektua, Herederos de Miguel Sanzek sustatua.
Espedientea jendaurrean jarri zen, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluak, lege-testu beraren 74., 152. eta 134. artikuluei dagokienez, xedatzen duenarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Jendaurreko aldian inork ez zuen alegaziorik aurkeztu.
Alkatetzaren 2023ko uztailaren 27ko ebazpen baten bidez, behin betiko onetsi zen aipatu urbanizazio proiektua.
Deierrin, 2023ko abuztuaren 12an.–Alkatea, Ana Marta Mendaza Acedo.
Iragarkiaren kodea: L2313172