2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OLAIBAR
Aldaketa xehatua Udal Plan Orokorrean, Otsakaingo SG-1 sistema orokorraren jarduketa eremuan (5. poligonoko 18. eta 19. lurzatiak). Hasierako onespena
Olaibarko Udalak, 2023ko irailaren 13an egin bilkuran, aho batez erabaki zuen hasiera batez onestea determinazio xehatuen aldaketa bat Olaibarko Udal Plan Orokorrean, Otsakaingo SG-1 sistema orokorraren jarduketa eremuan, 5. poligonoko 18. eta 19. lurzatiak ukitzen dituena eta Olaibarko Udalak sustatua.
Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, aitzinetik iragarkia argitaratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Foru Komunitatean editatzen diren egunkarietan, interesdunek azter dezaten eta, behar izanez gero, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak edo oharrak egin ditzaten. Hori guztia, aplikatu beharrez xedatutakoa uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan, 77. artikuluak igorrita (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurralde Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Olaibarren, 2023ko irailaren 13an.–Alkatea, María Carmen Lizoain Osinaga.
Iragarkiaren kodea: L2313483