199. ALDIZKARIA - 2023ko irailaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Aldaketa, Zabalegiko 7. poligonoko 13., 15. eta 16. lurzatietan. Behin betiko onespena

2008ko ekainaren 20ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen Noain Elortzibarko Udal Planeko Zabalegiko 7. eremuko 13., 15. eta 16. lurzatietan egindako aldaketa xehatuaren behin betiko onespena, Zabalegiko Kontzejuak sustatuta. Onetsitako hirigintzako araudia, aldiz, ez zen argitaratu.

Beraz, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu behar da hirigintza araudi hori, bat etorriz xedatutakoarekin uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 29.2 artikuluan (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Noain Elortzibarren, 2023ko irailaren 5ean.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2313077