2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MENDABIA
Kudeaketarako hirigintza hitzarmena UE7 eta UE9 unitateei dagokienez. Behin betiko onespena
Mendabiako Udalak, 2023ko irailaren 5eko Alkatetzaren ebazpenak jendaurreko informazioan jasotako alegazioak ebatzi ondoren, behin betiko onetsi du Mendabiako Udalaren eta Reformas y Construcciones Lasa SL enpresaren arteko kudeaketako hirigintza-hitzarmena, UE 7 eta UE 9 unitateetan plangintza garatzeko eta egikaritzeko, etxebizitzak eraikitzeagatik UE 6+8 unitatearen ondoko 7. eremuan.
Argitara ematen da bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 25. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Mendabian, 2023ko irailaren 11n.–Alkate udalburua, María José Verano Elvira.
Iragarkiaren kodea: L2313401