199. ALDIZKARIA - 2023ko irailaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERBINTZANA

Aldaketa, lurzoru urbanizaezinari buruzko 2.7.c artikuluaren idazketan

Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariaren urriaren 4ko 225E/2022 Ebazpenaren bidez, behin betiko onetsi zen Berbintzanako udal planeamendua aldatzeko espedientea, lurzoru urbanizaezinari buruzko 2.7.c artikuluaren idazketari dagokiona, eraikinen arteko distantzia dela eta. Aitor Lucea Chocarrok sustatu zuen.

Onetsitako araua argitaratzen da, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan ezarritakoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Berbintzanan, 2022ko abenduaren 20an.–Alkatea, Ángel Díez Asenjo.

Onetsitako aldaketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2313171