199. ALDIZKARIA - 2023ko irailaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AGOITZ

Xehetasun-azterketa, Irigai Auzoa kaleko 6. zenbakian. Behin betiko onespena

Agoizko Udalak, 2020ko ekainaren 26an egin osoko bilkuran, erabaki zuen, besteak beste, hasiera batez onestea xehetasun-azterketarako proiektu bat, oztopo arkitektonikoak kendu eta igogailua jartzeko Agoizko Irigai Auzoa kaleko 6. zenbakiko etxebizitza-eraikin kolektiboan, Agoizko Irigai Auzoa kaleko 6. zenbakiko jabeen erkidegoak aurkeztua eta Iñaki Ayechu Echartek idatzia eta sinatua. Hasierako onespenaren iragarkia 2023ko 160. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 3an, eta hogei eguneko epean izan da jendaurrean, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 1/2017 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoarekin. Epe horretan alegazio, kexa edo oharrik jaso ez denez, bidezko da hura behin betiko onestea 2023ko irailaren 7an, eta haren testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Agoitzen, 2023ko irailaren 7an.–Alkatea, Angel Martín Unzué Ayanz.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2313081