1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
EBAZPENA, Nafarroako Kontuen Ganberako lehendakariak emana, José Javier García Logroño jauna Nafarroako Kontuen Ganberako funtzionario izendatzen duena behin betiko, auditorearen kategoriarekin.
Nafarroako Kontuen Ganberako lehendakariaren 2021eko ekainaren 1eko Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Kontuen Ganberaren zerbitzuko auditoreen bi lanpostu huts oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Deialdi hori 2021eko 147. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 24koan, eta 2021eko 86. Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean, ekainaren 24koan, argitaratu zen.
2022ko abuztuaren 31ko Ebazpen baten bidez, José Javier García Logroño jauna Nafarroako Kontuen Ganberako funtzionario izendatu zen behin-behinean, auditorearen kategoriarekin, eta, deialdian ezarritakoarekin bat, urtebeteko praktikaldia gainditu beharra ezarri zitzaion auditore behin betiko izendatu aurretik.
Praktikaldia bukatuta eta behar bezala gaindituta, kalifikazio epaimahaiak behin betiko izendapen proposamena igorri du, izangaiak gai kalifikazioa lortu baitu.
Azaldutakoa kontuan harturik eta deialdiaren 10.1 oinarrian xedatutakoari jarraikiz, lehendakari honek, bere ahalmenak eta eskumenak erabiliz,
EBAZTEN DU:
Lehena.–José Javier García Logroño jauna Nafarroako Kontuen Ganberako funtzionario izendatzea behin betiko, auditore kategoriarekin. Izendapenak 2023ko irailaren 1etik aurrera izanen ditu ondorioak.
Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean eta webgunean argitara dadila xedatzea, eta interesdunari jakinarazteko agintzea.
2023ko irailaren 14an.–Lehendakaria, Ignacio Cabeza del Salvador.
Iragarkiaren kodea: F2313337