199. ALDIZKARIA - 2023ko irailaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1476E/2023 EBAZPENA, irailaren 6koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearena, zeinaren bidez Encarnación Ruiz Cobo andrea izendatzen baita, bitarte baterako, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Zeladoreen Laguntza II. Unitateko txandako arduradun.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuen 20.3 artikuluak xedatzen du ezen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen ebazpenaren bidez eginen dela ataletako eta unitateetako burutzetako titularrak izendatzea eta kargutik kentzea. Aipatu estatutuak irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsi ziren.

Aipatutako estatutuen 16. artikuluko i) apartatuaren arabera, zuzendari kudeatzaileari dagokio Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako unitate organikoen burutzak betetzeko bitarte baterako izendapenak egitea eta, hala behar denean, haiek kargutik kentzea, arauzko sistemaren bidez bete bitartean.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Bitarte baterako izendatzea Encarnación Ruiz Cobo andrea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Zeladoreen Laguntza II. Unitateko txandako arduradun.

2. Interesdunak izendapena jakinarazi ondoko hamar egun naturaleko epean jabetu beharko du lanpostuaz.

3. Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea, eta igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Profesionalen Zuzendaritzara, Langileriaren Prozesu eta Ebaluazio Zerbitzura eta Ordainsari eta Prestazioen Zerbitzura.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2023ko irailaren 6an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Jesús Alfredo Martínez Larrea.

Iragarkiaren kodea: F2313042