199. ALDIZKARIA - 2023ko irailaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1/2023 EBAZPENA, abuztuaren 31koa, Hezkuntza Departamentuko Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusiak emana, zenbait eskumen eskuordetzen dizkiena honako hauei: Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuko zuzendariari, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariari eta Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzuko zuzendariari.

Hezkuntza Departamentuaren oinarrizko egitura ezartzen duen abuztuaren 30eko 67/2023 Foru Dekretuan ezarrita dago Langileriaren eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusia Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusiaren jarraipena dela eta bere gain hartzen dituela haren eskumenak, salbu eta zerbitzu osagarriekin loturikoak. Horrek esan nahi du, bada, langileriari lotutako eskumenei eusten diela.

Urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretuaren bidez, Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezarri zen.

Urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretu horren 2. artikuluan xedatutakoari jarraituz, Hezkuntzako kontseilariari dagokio, besteak beste, langileriari buruzko politika eta langileriaren arloko eskudantziak zehaztea, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuan ezarritakoari jarraikiz; izan ere, foru dekretu horren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako organoek langileen arloan dituzten eskudantziak mugatu ziren.

Halaber, urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretuak bigarren xedapen gehigarrian ezartzen duenez, Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusiaren esku utzi dira (Langilearen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiak ordezkatzen du orain) Hezkuntza Departamentuko kontseilariari langileriaren arloan esleitu zaizkion eskudantzia administratiboen titulartasuna eta erabilera, honako hauek izan ezik:

a) Langileriari buruzko politika zehaztea Hezkuntza Departamentuaren eskumenen esparruan.

b) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoek langileen arloan dituzten eskudantziak zehazten dituzten arauetan Nafarroako Gobernuko kontseilariei oro har esleitzen zaizkien eskudantziak, beren departamentuko langileei dagokienez.

c) Berariaz beste administrazio organo batzuen esku utzi diren eskudantziak.

Adierazitakoa gorabehera, langileriaren arloko administrazio espedienteak ebazterakoan beharrezkoa den eraginkortasuna eta bizkortasuna lortzeko xedez, bidezkotzat jotzen da eskudantzia horiek, langileriaren arloan Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiari dagozkionak, honako hauen esku uztea: Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuko zuzendariaren, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren eta Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzuko zuzendariaren esku. Hori guztia, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 11. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Eskuordetze hori arlo horretan indarra duen legeriaren mende dago, hots, Nafarroako Foru Komunitatean, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 11. artikuluaren mende.

Bat etorriz ezarrita dagoenarekin Hezkuntza Departamentuko oinarrizko egitura ezartzen duen abuztuaren 30eko 67/2023 Foru Dekretuaren artikulu bakarrean, eta Hezkuntza Departamentuko egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz.

EBAZTEN DUT:

1. Honako hauen esku uztea Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusiak langileriaren arloko administrazio espedienteak ebazteko dituen eskudantziak, bakoitzari dagozkion eskumenen arloan: Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuko zuzendariaren, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren eta Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzuko zuzendariaren esku.

Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuak betearaziko ditu langileriaren arloko gora jotzeko errekurtsoak eta epaiak.

2. Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusiak edozein unetan eskuratzen ahal du edozein espediente, ebazteko.

3. Eskuordetze hauek erabiliz ematen diren ebazpenetan, inguruabar hori aipatu beharko da berariaz. Ebazpen horiek Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusiak emanak balira bezala hartuko dira, ondorio guztietarako, eta haien aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, Hezkuntzako kontseilariari edo Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua.

4. Ebazpen hau igortzea Idazkaritza Tekniko Nagusira, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira, Hezkuntzako Zuzendaritza Nagusira, Lanbide Heziketaren Zuzendaritza Nagusira, Langileriaren eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusira, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzura, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzura eta Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzura, eta, orobat, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2023ko abuztuaren 31n.–Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusia, Begoña Unzué Vela.

Iragarkiaren kodea: F2312820