199. ALDIZKARIA - 2023ko irailaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

280E/2023 FORU AGINDUA, irailaren 13koa, Osasuneko kontseilariak emana, kargutik kentzen duena José Manuel Martínez Segura jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Lizarrako Osasun Barrutiko zuzendari asistentziala, berak eskatu baitu.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuak onesten dituen irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren 20.1 artikuluan ezarritakoaren arabera (foru dekretu horrek aldaketak izan ditu), Osasun Departamentuko titularrari dagokio organo zentraletako zuzendariak, kudeatzaileak, zuzendariordeak, organo periferikoetako zuzendariak eta zerbitzuko buruak izendatzea eta kargutik kentzea, betiere Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak proposaturik.

Ikusirik Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak aurkeztu duen proposamena,

AGINTZEN DUT:

1. Kargutik kentzea José Manuel Martínez Segura jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Lizarrako Osasun Barrutiko zuzendari asistentziala, berak eskatu baitu. Kargu-uzteak 2023ko irailaren 14tik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea, eta igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileari, Profesionalen Zuzendaritzara, Ordainsari eta Prestazioen Zerbitzura, Langileriaren Prozesu eta Ebaluazio Zerbitzura, Langileen Antolamendu eta Araubidearen Atalera, bai eta Lizarrako Osasun Barrutiko kudeatzaileari eta Profesionalen Zerbitzura ere.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2023ko irailaren 13an.–Osasuneko kontseilaria, Fernando Domínguez Cunchillos.

Iragarkiaren kodea: F2313276