199. ALDIZKARIA - 2023ko irailaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

2E/2023 FORU AGINDUA, irailaren 7koa, Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako kontseilariak emana, departamentuaren ordezkariaren ziurtagiri digitala eduki behar duten funtzionario batzuk izendatu, eta beste baten izendapena errebokatzen duena.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legeak indarra hartzeak egoera berria ekarri du administrazio publiko guztien funtzionamenduan; izan ere, administrazio erabat elektronikoaren alde egin du.

39/2015 Legeak azpimarratzen duen alderdietako bat da jakinarazpenak bitarteko elektronikoen bidez egitea, nahitaezko baita pertsona juridikoei egiten zaizkien jakinarazpenetarako. Egia da 40/2015 Legean jasotako bide eta aplikazio telematikoen bitartez komunikatu behar dutela administrazio publikoek, eta gainerako pertsona juridikoen aldean tratamendu berezia izan behar dutela, kontuan hartuta izaera juridiko desberdina dutela. Nolanahi ere, praktikotasunaren aldetik, komeni da departamentu bakoitzaren eta haien menpeko erakunde autonomoen ordezkariek sinadura elektronikoa izatea.

Nafarroako Gobernuak 2017ko martxoaren 29an hartutako Erabakiaren bidez kontseilariei baimena eman zitzaien izenda ditzaten, foru agindu baten bidez, beren departamentu eta erakunde autonomoen ordezkari gisa aritzeko ziurtagiri digitala eduki behar duten pertsonak.

Azaldutakoarekin bat, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1 artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

Lehena.–Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuaren ordezkariaren ziurtagiri digitala eduki behar duten funtzionarioak izendatzea; zehazki, hauek:

Laura San Martín Sánchez de Muniain, idazkari tekniko nagusia.

Pablo Latorre Beroiz, Araubide Juridikoaren Ataleko burua.

Sonia Moreno Parra, Kudeaketa Administratiboaren Ataleko burua.

Bigarrena.–Izendapen horiek noiznahi errebokatzen ahalko dira.

Hirugarrena.–Errebokatzea Juan de Pablo Fernándezen izendapena Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuaren ordezkari gisa.

Laugarrena.–Foru agindu hau igortzea Idazkaritza Tekniko Nagusira, interesdunari eta Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusira.

Bosgarrena.–Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2023ko irailaren 7an.–Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako kontseilaria, Begoña Alfaro García.

Iragarkiaren kodea: F2313094