1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
120/2023 FORU AGINDUA, irailaren 8koa, Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilariak emana, Iñaki Ibor Aldúan jauna aldi baterako izendatzen duena Lehendakaritza eta Berdintasuneko Departamentuko Lehendakaritzako, Gobernu Irekiko eta Nafarroako Parlamentuarekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusiko Gobernu Irekiaren eta Herritarrentzako Arretaren Zerbitzuko Jendearentzako Argibideen eta Erregistro Orokorraren Bulegoko buru.
Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriaren 2. apartatuan ezartzen du ataletako eta bulegoetako burutzak bitarte baterako bete daitezkeela, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek, nahitaez, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikitako langileak izan beharko dute.
Bestalde, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen bosgarren xedapen gehigarriak ezartzen du kasuan kasuko unitate organikoa atxikita duen departamentuko titularrak eginen duela bulegoburuen bitarte baterako izendapena, beharrezkoak diren txostenak eman ondoren. Horri dagokionez, espedientean jaso dira bai Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiaren aldeko txostena, bai Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren adostasuna.
Hortaz, erabiliz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak emandako ahalmenak,
AGINTZEN DUT:
1. Aldi baterako izendatzea Iñaki Ibor Alduán jauna Lehendakaritza eta Berdintasuneko Departamentuko Lehendakaritzako, Gobernu Irekiko eta Nafarroako Parlamentuarekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusiko Gobernu Irekiaren eta Herritarrentzako Arretaren Zerbitzuko Jendearentzako Argibideen eta Erregistro Orokorraren Bulegoko buru. Izendapen horrek 2023ko irailaren 11tik aurrera izanen ditu ondorioak.
2. Foru agindu hau jakinaraztea interesdunari, Gobernu Irekiaren eta Herritarrentzako Arretaren Zerbitzuari, Lehendakaritzako, Gobernu Irekiko eta Nafarroako Parlamentuarekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusiari eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2023ko irailaren 8an.–Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilaria, Félix Taberna Monzón.
Iragarkiaren kodea: F2313088